Ongi etorriak webera!

Pablo Roa naiz, "frotolafoto" deitzen den web gune honetako argazkilari anfitrioiaFROTOLAFOTO - _A0Y0143_1.jpg

Beste hainbat argazkilarik ez bezala, nahiko hazita hasi nintzen argazkilaritzan. Nire lehenengo reflex kamera lehenagotik neukan kamera kompaktua lapurtu zidatenean erosi nuen, duela hogei urte inguru. Hara, zer fabore egin zidan xixkalari horrek!! Inoiz ezin izango diot nahiko eskertuko. Egun hartatik eremu hau menderatzeko motibatuta sentitu nintzen. Diapositiben azken urteak ziren. Oraindik ez zen digitala existitzen.

Natura argazkilaritza pasio bat da niretzat eta, aldi berean, baita obsesio bat ere. Gizarte Hezitzaile moduan lan egiten dut. Batzuetan uste dut nire argazkilaritzak, gizarte edo giza gaietaz hainbeste urruntzen dena, nik pertsonekiko dudan interesarekin eta haien beharrekin bat egiten ez duela. Agian, naturarekiko zaletasun honek nire jarduera profesionalaz aldentzea ahalbidetzen dit.

Nafarroako Fotografia eta Zinematografia Elkarte (AFCN) eta Natura Argazkilarien Espainiako Elkartean nago (Aefona). Antzeko interesak dituztenekin lan egitea eta ikastea beti arras interesgarria iruditu zait.

Argazkiak egiten ditut, ia esklusiboki, Izaban, Nafarroako Pirinioetako herri txiki batean. Urte pila pasa dira bertako jendeak, ohiturek, faunak, eta paisaiek guztiz liluratu nindutenetik. Ostiraletik igandera bertan aurkituko nauzue ia ziurtasun osoz.

Web honetan, nire jarduera fotografikoaren zati bat aurkezten dizut. Nire lanaren balio singularretako bat izan daiteke natura-irudi guztiak Izaban eginak direla.

Erabiltzen dudan ekipo fotografikoa era askotakoa da, eta urte askotan zehar erositakoa da disziplina ezberdinetako jarduerei ekiten joateko. Paisaia, flora, fauna, erreportajea, gaueko argazkilaritza, infragorri hesia… 

Ekipo honek ez nau argazkilari hobea egiten. Izan ere, ez dut inondik ere neure burua apartekotzat hartzen. Beti ikasten eta hobetzen saiatzen naiz. Hobeto pentsatuz… equipo honek ez nau argazkilari okerragoa egiten ezta! 

Espero dut “frotolafoto” zaharra ordezkatzen duen blog berrituaz eta irudietaz disfrutatzea.

Nirekin kontaktuan jartzea erabakitzen baduzu, zure iruzkinak eta iradokizunak erantzuteko poz-pozik egongo naiz.

Pablo Roa (pautxo)